Lointek Gernikako infantilak Espainiako Txapelketa jokatuko du ekainaren 4tik 10era. Judith Monasterioren taldea G multzoan dago kokatuta. Ekainaren 4an 19:00etan Patatas Hijolusa Gaztela eta Leoneko azpitxapeldunaren aurka. Ekainaren 5ean 18:00etan Hispano Nautico Kanariar Uharteko hirugarren sailkatuaren aurka. Ekainaren 6an 18:00etan Colegio Ecole Asturiasko txapeldunaren aurka. Partidak Canal FEB TVn emitituko dituzte.
Zein da denboraldiaren balorazioa?
Jokalariek aurrera pauso handi bat eman dute aurtengo denboraldian zentzu guztietan. Irailetik hasita oso prestakuntza egokia egin dugu eta horrek lagundu egin digu denboraldi luze honi ondo eusteko. Eguneroko lana, entrenamenduen kalitatea eta batez ere entrenatzeko grina sekulakoa izan da. Gainera uste dot inflekzio puntu bat izan dugula Minikopa eta gero, hobeto konpetitzen ikasi dugu.
Zelan heltzen da taldea Espainiako Txapelketara?
Taldea ilusio eta motibazio puntu extra batekin heltzen da batez ere Euskadiko txapelketako azken partida irabazi eta gero. Partidu horrek Espainako txapelketan konpetitzeko gogoak zuztatu ditu taldean.
Zeintzuk dira taldearen helburua?
Espainako txapelketako helburua taldeak ahal duen neurrian lehiatzea da. Behintzat hori da asmoa, ez dakigulako beste taldeak zelakoak diren eta nola jolasten duten. Beharbada izenez izen ez da multzorik zailena, talde bakarra sailkatzen da hurrengo fasera baina gure helburua ahal dugun mailarik onena ematea da. Espainiako txapelketa jolastea taldearentzat esperientzia zoragarria da. Ikasten jarraitzeko, elkar bizitzeko eta harremanak sendotzeko. Ezin pozago gaude merezi dugun sari hau bizitzeko aukerarekin.