Primera División Nacional
Gernika KESB 58-53 Campus Promete
Ligako 3. jardunaldia gure lehen mailako taldearentzako. Garaipen eta porrot banarekin ordura arte. Oraingoan Logroñoko Promete talde hartzen genuen etxean, talde sendoa, jokalari on ugarirekin.
Hala ere, gure neskek garaipen gosez ekin zioten partidari. Etxeko partidak aurrera ateratzeko beharrizan handia dugu denboraldi honetan, bigarren fasera begira goiko multzoan sartzeko helburuarekin.
Partidu guztian zehar markagailua oso parekatuta joan zen. Asko jota 2 eta 4 puntuko tarteak zabaltzen ziren bata zein bestearen alde.
Amaierara heltzen joan ahala, baloi jabetza bakoitzak garrantzi handia hartu zuen. 15 segunduren faltan, gure taldea 3 puntu azpitik zihoala,44-47, Naroak partida luzapenera bidali zuen hiruko jaurtiketa batekin. Gorakada gureentzat eta beherakada bisitarientzat. 47-47.
Luzapenean, gure taldeak egoera fisiko ona erakutsi zuen, 5 minututan zehar gogor estutu zuelako. 11-6ko partzial batek eman zigun garaipena. Aipatu beharra dago, luzapenean lortutako 11 puntuetatik, 8 Aitanak lortu zituela. (Bere ekarpena oso garrantzitsua izan zen garaipenerako).
Horrela, bi garaipen eta porrot batekin jarrita, aurrera begira dago gure 1. nazionala. Datorren asteburuan Hondarribira hurbilduko gara, seguru asko, lehian izateko lan handia egin beharreko partida bat jokatzera.
1,2,3… GERNIKA!
JUNIOR FEMENINO LIGA VASCA
Gernika KESB 68 – 50 Marianistas Ahalegina
El sábado visitaba Maloste el farolillo rojo de la competición que aún no conoce la victoria. Esto podía ser un arma de doble filo ya que la relajación no suele ser buena compañera de viaje en este tipo de encuentros.
Nada más lejos de la realidad, el equipo salió a la pista bien puesto y consiguió abrir brecha ya desde los primeros compases con una combinación de acierto de cara al aro y buenas lecturas ante la variedad táctica defensiva de las vitorianas. De esta manera se llegaba al final del primer cuarto con un esperanzador 25 -12 en el marcador.
El resto del partido el equipo siguió trabajando llevando siempre el partido controlado y sin tener muchos problemas. Al final del mismo un 68-50 reflejaba la diferencia entre ambos conjuntos.
El sábado nueva prueba de fuego ante uno de los equipos más en forma de la liga y que no conoce aún la derrota. La cita será en Azkoitia el sábado a las 11:00 y el rival será el Iraurgi.
Garazi (4), Aitana (13), Nerea (9), Maite (9), Marta (10), Irati (3), Mikele (2), Esther (3), Nahia (7), Amaia (3), Naroa (5), Ane (-).
1,2,3 Gernika!
Cadete Femenino Liga Vasca
Ointxe-Araski 81-69 Gernika KESB
Partidu ederra joan den larunbatean Arrasaten jokatu genuena. Aurrean Ointxe-Araski, Arrasatearrek eta Gasteiztarrek euren indarraz batuz egindako talde benetan potentea. Hala ere, gure neskek ederki eutsi zioten partidari 35 minutu luzetan.
Partidua gogor hasi genuen, beraien kontraeraso aukera azkarrak ongi geldituz, errebotean sendo baina hala ere, saskiarekiko zorterik onena eduki gabe. Lehen laurdena berdinduta bukatu genuen, 13-13.
Bigarren laurdenak norabide berbera hartu zuen. Gure kolpe bakoitzeko, beraien erantzuna zetorren, eta alderantziz. Atsedenaldian partida oso parekatua.
Hirugarren laurdenean kontaktuak areagotu ziren. Epaileek falta ugari pitatu zituzten eta jokalari asko falta arazoekin aurkitu ziren. Jaurtiketa libreek garrantzi handia hartu zuten. Oso ondo gure neskak defentsako arloan, baia saskiratze oso errazak barkatzen saskitik oso hurbil genduela. Hortxe partidaren koxka nagusia. 4 puntu behetik sartu ginen azken laurdenera.
Azken zatiko lehen 4 minutuak aldea murrizteko ahalegin handiak egiten pasatu genituen, emaitza handirik lortu gabe. Jarraian, 8-0ko partzial gogor bat jaso genuen eta hor bukatu zen partida borrokatzeko esperantza.
Datorren asteburuan Loiola hartuko dugu etxean, beste partidu zail eta gogorra. Lanean jarraituko dugu.
1,2,3… GERNIKA![:]