Lehen maila nazionala:
Bera Bera Bultz 64-63 Lointek Gernika
Sábado nueva jornada y esta vez contra un rival que peleará por los puestos de arriba de la clasificación a priori. Comenzamos el partido con claras intenciones de llevarnos el encuentro desde los primeros minutos. Golpeamos primero, pero las donostiarras respondían. La igualdad en el marcador fue la tónica general durante todo el partido con mínimas rentas para uno y otro equipo. Salimos mejor tras el paso por los vestuarios, pero un parón por la lluvia y regalarles 30 tiros libres no fue buena idea. Nos penalizó tanto error que hizo que acabáramos uno abajo en el marcador.
Senior espeziala:
Ugeraga 73-62 Lointek Gernika
Igande arratsaldean Berangora bidaiatu genuen Ugeragaren aurka gure lehen garaipenaren bila. Partida hasiera nahiko arraroa izan zen bi aldeentzat, baina behin erasoan gauzak argitu genituenean jarraikortasun handia lortu genuen gure erasoetan. Baloi mugimendu eta erabaki hartze onei esker jaurtiketa erosoak lortu genituen eta baita sartu ere. Hórrela atsedenaldira 9 puntu gora joan ginen. Bagenekien etxeko taldeak hortzak estutuko zituela eta horretarako oso garrantzitsua zen neurketaren denboraren kontrola gurea izatea. Justu kontrakoa pasa zen. Hirugarren laurden oso txarra osatu genuen eta lehen zatian egindako lan bikaina zaborrera bota genuen. Hala ere, taldeak azken minutu arte borrokatu zuen partida gogor batean. Azkenean, 7 jokalarirekin oso zaila da 12 jokalari dituen talde baten aurka neurketa osoan zehar lehiatzea. Hala ere, pozik neskek egindako lan eta esfortzuengatik apurka apurka gorantza goazelako eta entrenamenduetako lana kantxan ikusten delako.
Euskal Ligako juniorra:
Lointek Gernika 60-66 Iraurgi
Euskal Ligako juniorreko lehen itzuliko azkenengo neurketan Iraurgi hartu genuen etxean. Jakitun ginen talde gipuzkoarrak partida zaila planteatuko gintuela nahiz eta sailkapeneko beheko postuetan egon eta horren aurka Lointek Gernikak bere joku dena atera beharko zuela. Iraurgi oso sendo irten zen kantxara 0-8ko partzial batekin gure erritmo falta eta jaurtiketan zorterik eduki gabe. Bigarren laurdena txarra izan zen gure aldetik eta aldageletera 12 puntu behera joan ginen. Atsedenaldiaren ondoren, taldeak bere minuturik onenak izan zituen 5 puntura hurbilduz. Tamalez Iraurgik jaurtiketa asko sartu zituen eta guk ez genuen zorte hori izan. Azken segundu arte borrokatu genuen, baina ezinezkoa izan zen. Lehen itzuliaren odnoren Lointek Gernikak 3 garaipen eta 4 porrot ditu. Hurrengo jardunaldian Asador Gibajasen visita jasoko dugu berriro ere Malosten.
Kadete espeziala:
Lointek Gernika Trelec 64-52 Barakaldo Basket
Zapatu arratsaldean Malosten Barakaldo Basket jaso genuen, garaipenaren beharra zuen taldea. Partida hasiera nahiko motela izan zen bi taldeen aldetik baloi galdu asko eta jaurtiketan huts asko eginez. Bigarren laurdenean, gure jokoa egonkortu genuen eta tiro aukera erosoagoak lortu genituen. Atsedenalditik bueltan, bagenekien defentsan genuela arazo nagusia eta beste erritmo bat sartu genion gure defentsari presioko lerroak askoz gehiago igotzen. Nahiz eta partida inoiz ez apurtu, markagailua guztiz gure menpe zegoen. Garaipen honi esker Malosten porrota ezagutu gabe jarraitzen dugu eta Euskal Ligako kanporaketak jokatzeko aukerekin.
Preinfantila:
Getxo 73-57 Lointek Gernika Txiki
Zapatu goizean Getxora joan ginen bertako infantilaren aurka indarrak neurtzera. Getxoztarrak bigarren urtekoak izanik, fisikoki handiagoak eta indartsuagoak ziren, baina neurketa osoan zehar berdintasuna nagusitu zen. Hirugarren laurdenaren amaieran gure alderik handiena zabaltzea lortu genuen 9 puntuko errentarekin. Azken laurdenean, ordea, partida osoan zehar izandako talde lan bikaina alde batera utzi genuen eta horregaitik 26-3ko partzial gogorra jaso genuen azkenengo laurdenean. Hala ere, oraindik oso gazteak dira eta partida hauetatik asko ikasi beharra dagoela uste dut, ni behintzat aurreko hiru laurdenetako lan onarekin geratzen naiz.